2014(e)ko azaroaren 13(a), osteguna

Talde bileretako aktak (2014/09/18-2014/11/13)

Taldearen izena:  Uda taldea

1.Bilera:
Data: 2014/09/18
Lekua: Klasean
Noiz hasi eta bukatu: 8:30tik 14:00ra.
Bertaratuak: Urko Gomez, Deiñe Martinez, Maitane Renart eta Irati Vilariño


Landutako gaiak:
-Bloga sortu taldekide guztien artean
-Kontzeptuen berrikusketa

Hartutako  erabakiak:
-Guztien artean bloga eguneratuta izan.


Hurrengo bileran aztertu beharreko gaiak:
Curriculumeko dekretua ikusi eta bloga eguneratuta izan.

Hurrengo bileraren data: 2014/09/25
Lekua: Klasean
Ordua: 8:30tik 14:00ra


Taldearen izena:  Uda taldea

2.Bilera:
Data: 2014/09/25
Lekua: Klasean
Noiz hasi eta bukatu: 8:30tik 14:00ra.
Bertaratuak: Urko Gomez, Deiñe Martinez, Maitane Renart eta Irati Vilariño


Landutako gaiak:
- Txantioi bat egin (indarrean dagoen curriculum dekretua eta hizkuntzak) taldekide guztien artean.
-Beste talde batekin amankomunean jarri eta power point bat egin.

Hartutako  erabakiak:
Taldeko txantioia egiteko agertu zaizkigun zalantzei buruz hausnartu eta hurrego egunean nork aurkeztuko duen erabaki.


Hurrengo bileran aztertu beharreko gaiak:
Hizkuntza idatziaren gaia aztertu eta landu.

Hurrengo bileraren data: 2014/10/2
Lekua: Klasean
Ordua: 8:30tik 14:00ra



Taldearen izena:  Uda taldea

3.Bilera:
Data: 2014/10/2
Lekua: Klasean
Noiz hasi eta bukatu: 8:30tik 14:00ra.
Bertaratuak: Urko Gomez, Deiñe Martinez, Maitane Renart eta Irati Vilariño


Landutako gaiak:
-Txantioiaren aurkezpena egin.
- Leer y escribir.10 ideas clave para los primeros pasos testua irakurri eta fitxa bete.

Hartutako  erabakiak:
Ariketa hau egiteko taldekideen artean lana banatu eta informazioa guztien artean adostu.


Hurrengo bileran aztertu beharreko gaiak:
Ulermen estrategiak landu eta bloga berrikusi.

Hurrengo bileraren data: 2014/10/16
Lekua: Klasean
Ordua: 8:30tik 14:00ra




Taldearen izena:  Uda taldea

4.Bilera:
Data: 2014/10/16
Lekua: Klasean
Noiz hasi eta bukatu: 8:30tik 14:00ra.
Bertaratuak: Urko Gomez, Deiñe Martinez, Maitane Renart eta Irati Vilariño


Landutako gaiak:
-Ikasleekin ulermen estrategiak lantzen ariketa egin. Jarduera honetan galderak egin, irakurri aurretik, irakurri bitartean eta irakurri ondoren.

Hartutako  erabakiak:
Ariketa hau blogera nork pasatuko duen erabaki eta veste persona batek blogean egin beharreko aldaketak egitea.


Hurrengo bileran aztertu beharreko gaiak:
Ahozko hizkuntza gaia landu eta egin beharreko ariketak egin.

Hurrengo bileraren data: 2014/10/30
Lekua: Klasean
Ordua: 8:30tik 14:00ra



Taldearen izena:  Uda taldea

5.Bilera:
Data: 2014/10/30
Lekua: Klasean
Noiz hasi eta bukatu: 8:30tik 14:00ra.
Bertaratuak: Urko Gomez, Deiñe Martinez, Maitane Renart eta Irati Vilariño


Landutako gaiak:
-Ahozko hizkuntza eskolan testua irakurri.
-Beste talde bati testuan hartutako ideia nagusiak kontatu eta beste taldeak hablar en clase, aprender lengua testuari buruzko azalpenak eman. Bien artean informazioa amankomunean jarri.

Hartutako  erabakiak:
Ariketa honi buruz dauzkagun zalantzak argitu eta ulertzen ez dugun informazioa beste taldeari galdetu.


Hurrengo bileran aztertu beharreko gaiak:
Proiektua prestatu eta dauzkagun zalantzak galdetu.

Hurrengo bileraren data: 2014/11/6
Lekua: Klasean
Ordua: 8:30tik 14:00ra



Taldearen izena:  Uda taldea
      
      6.Bilera:
Data: 2014/11/6
Lekua: Klasean
Noiz hasi eta bukatu: 8:30tik 14:00ra.
Bertaratuak: Urko Gomez, Deiñe Martinez, Maitane Renart eta Irati Vilariño. 


Landutako gaiak:
Proiektuarekin aurrera egitea. Ikasle bakarrarekin egingo duguna zehaztuta dugula 1. zikloko  2. mailako gela batera bideratutako sekuentzia didaktikoa prestatu dugu.

Hartutako  erabakiak:
Sekuentzia didaktikoan jarraituko diren gaitasun, dimentsio, azpigaitasun, eduki, helburu eta ebaluazio irizpideak.
Sekuentzia didaktikoa zehaztuta dugula ikasle bakarrarekin agertu zaizkigun zailtasunak hausnartu, eta ikasleen mailara egokituago dauden jarduerak erabili.


Hurrengo bileran aztertu beharreko gaiak:
Aurkezpena eta bertan erabiliko dugun power point-a.

Hurrengo bileraren data: 2014/11/13
Lekua: Klasean
Ordua: 8:30


Taldearen izena:  Uda taldea

7. Bilera:
Data: 2014/11/13
Lekua: Klasean
Noiz hasi eta bukatu: 8.30tik 14:00ra.
Bertaratuak: Urko Gomez, Deiñe Martinez, Maitane Renart, eta Irati Vilariño. 


Landutako gaiak:
Power pointari azken aldaketak egin eta aurkezteko moduan utzi.
Aurkezpena zelan egin.

Hartutako  erabakiak:
Power Pointaren egitura finala.
Aurkezteko modua, denboralizazioa eta kideon aurkezpen ordena.


Hurrengo bileran aztertu beharreko gaiak:
Ez da egongo.




Aurkezpena: Sekuentzia didaktikoa. Idatzizkoaren ulermena








Txostena: Sekuentzia didaktikoa. Idatzizkoaren ulermena

2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna

Hablar en clase, aprender lengua

Anna Camps-ren testuaren (2002) laburpena.

Testuan ahozko hizkuntza lantzeko agertzen diren formatuak


1.-Ahozko hizkuntza gelako elkarrekintzetan:

Ahozko hizkuntza gelako elkarrekintzen bitartez lantzeko formatua hainbat kasuetan agertzen da testuan zehar, besteak beste, ahozko aurkezpenak egitea eta besteenak entzutea aipatzean; irakasle eta ikasle, edo ikasleen arteko elkarrizketak gomendatzean; testuen irakurketa, ulermena eta entzumena lantzean; ahozko hausnarketak eta intrusioak eginez; eta klaseko arauak, emozioak eta hitz egiteko txandak errespetatzea planteatzean.

2- Ahozko hizkuntza objektu gisa:

Azalpenak egiteko eta ulertzeko, eta informazioa jasotzeko ahozko hizkuntza objektu gisa erabiltzen da. Baita aipatzen dituen poesia, abestiak, antzerkia, narrazioak, telebistaren informazioa eta ipuinak sortu, interpretatu eta ulertzeko formatu hau ere erabiltzen du, lan kooperatiboa, gramatika eta bere errekurtsoak, eremu formalean eta informalean, informazioaren gizartea era kritikoa batean ulertuz.

3.-Ahozko hizkuntza irakasgai guztietan, esanahiak negoziatzeko eta ezagutzak eraikitzeko.

Hirugarren formatua, ahozko hizkuntza irakasgai guztietan, esanahiak negoziatzeko erabiltzen duena, zenbait kasuetan gai baten inguruan eztabaidatzeko, apunteak egiteko edo esanahiak argitzeko lagungarri izaten dena.

Hizkuntza idatziaren eta ahozko hizkuntzaren baturaren inguruko eztabaida aztertzen du.


Ahozko hizkuntza lantzen. Haur hezkuntzatik hasi eta unibertsitateraino.

Matilde Sanz, Arantza Ozaeta eta Eneritz Garroren testuaren (2009) laburpena. 

Testuan ahozko hizkuntza lantzeko agertzen diren formatuak.


1.-Ahozko hizkuntza gelako elkarrekintzetan:

Testu honetan formatu hau hurrengo paragrafoetan lantzen da:

Testuaren lehenengo atalean ahozko hizkuntzaren kalitatea eta erabilera erreferentzia egiten dion alderdiari esango genuke “Ahozko hizkuntza gelako elkarrizketan” dagokion puntua errepresentatzen duela; eta ahozko hizkuntza batzuetan ikaskuntzaren bitartekaria dela alderdian esan nahi du, hiritar autonomoak, parte hartzaileak, erabakitzeko gaitasuna dutenak, jasotzen dituzten mezu intelektualak eta afektiboak bihurtu behar direla.
Testuaren hirugarren atal osoa formatu honen inguruan aritzen da:
Ikasleak jakintzaren kudeatzaile eta ikaslea prozesuko protagonista bihurtzen badugu aukera gehiago izango dituzte parte hartze luzeagoak eta konplexuagoak egiteko, eta nolabait, erosoago sentitzeko hitzaldi zein debate batean aritzean,  hitz egitera ohituz.

Hau sustatzeko estrategiari dagokionez, elkarrizketa irekitzea jakintza bera garatzeko dugu helburu, curriculumaren trataera aberatsagoa, sorkuntza eta aurkikuntza bilatuz, ikasleei zer ikasi duten galdetzea baino. Betiere ikasleen interesetik abiatuta kontatzera edo hitz egitera gonbidatuz.

Estrategia honen bitartez ikasleek  erantzun laburrak eta zehatzak eman beharrean, azalpen laburrak ekoiztea lortu nahi da.

Ahozkotasuna hobetzeko estrategiarik eraginkorrenak lortu ez badira ere, irakasle batzuk  aditze aktiboa, interakziorako diskurtsoa, ikasleen hezkuntzari lotutako galdera motak, etab., motako estrategiak erabiliz erantzun luzeagoak eta konplexuagoak jasotzen dituzte; estrategia hauen funtzionamendua metodologia tradizionalak ulertzen ez duen arren, elkarrekintza metodologiaren erdigunera ekarriz, gelaren antolaketa eta taldekatze modua aldatuz, eta ikasle-irakasleak maila berean jarriz, gelan komunikazioa sortzea, esanahiak elakarrekin sortzea dakarrelako.

Testuaren hirugarren puntu honek 1. Formatuaren, ahozko hizkuntza gelako elkarrekintzetan, inguruan aritzen da.

2- Ahozko hizkuntza objektu gisa:

Testu honetan formatu hau hurrengo paragrafoetan lantzen da:

Lehenengo atalean ahozko hizkuntzaren erabilerak curriculum osoa zeharkatzen du puntuak ahozko hizkuntza garatu nahi badugu hizkuntzaren tranbertsalitatea ulertu behar dugula esan nahi duenez hizkuntzaren erabilerari dagokion puntuari erreferentzia egiten dio.

Bigarren atal osoan formatu hau lantzen da:
Eskolan testu generoak lantzen dira, esate baterako,errezetak, ipuinak, iritzi zutabea, gutuna, eta abar. Bestetik ahozko testu-moldeak aipatzen dira. Aipagarrienak jendeaurreko azalpenak,debateak, kontaketak,antzerkiak, iragarkiak,elkarrizketak…dira.
Azkenik,eskoletan bertsolaritza edota antzerki tailerrak antolatzen dira hizkuntza orduetan, ahozko hizkuntza lantzeko.

3.-Ahozko hizkuntza irakasgai guztietan, esanahiak negoziatzeko eta ezagutzak eraikitzeko.

Formatu hau testuko laugarren atalean soilik lantzen da, atal osoan zehar :

Hizkuntzak ezagutzak bideratzen ditu, hizkuntzarik gabe komunikazio eta ulermena askoz zailagoa delako. Murgiltze ereduan ikasten duten ikasleen kasuan, egin beharreko lana bikoitza da: ezagutzak barnertzea eta hizkuntza ikastea. Hizkuntza ikastearen barnean testu-genero desberdinen azterketa sartzen da. Testu-genero bakoitzak testuinguru eta erabilera jakin batzuk ditu; erabilera honetako bat ezagutza berriak barnertatzeko eskolan egiten dena da. Kasu batzuetan, hizkuntza ez bada ondo menperatzen, gerta daiteke zailena edukiak ulertzea baizik hizkuntzaren bidezko azalpena izatea.

2014(e)ko urriaren 16(a), osteguna

Ikasleekin ulermen estrategiak lantzen

Testu generoa: mezu elektronikoa
LHko 3. ziklorako

Jarduerak

Irakurri aurretik

  • Zer testu mota da hau? Lehenago inoiz ikusi duzu? Inoiz idatzi duzu?
  • Zertarako balio du?
  • Nor da mezuaren egilea? Eta jasotzailea?
  • Zein da gaia (“Asuntoa”)? Zeri buruzkoa izango dela uste duzu?

Irakurri bitartean

  • Ulertzen ez duzun hitzik al dago?
Irakurri eta gero

  • Testua ulertzen duzu?
  • Zeintzuk dira mezuaren atalak (hasiera eta amaierako agurra, aurkezpena…)?
  • Zertarako idatzi du egileak testu hau?

2014(e)ko urriaren 2(a), osteguna

Irakurketa eta idazketa

  1. Testu osoa laburtu 5-6 lerrotan

Maitane
Testu honen bidez adierazi nahi digute, nola umeak ahozko komunikazio eta ez ahozko komunikazio gaitasunak lortzeko beharrezkoa dela egoera komunikatibo positiboak izatea haien ingurunean. Umeak hizkuntzaren jakintza maila altua izateko, klasean ariketa praktiko desberdinak egin behar dituzte eta  motibazioa lortu. Hau lortzeko, eguneroko testuak ala informazio berria haiei eskuratzea oso garrantzitsua da.
Deiñe
Testu honetan aztertzen du ikasle batek lau eta zazpi urte bitartean garatu behar duen prozesua idatzizko hizkuntza garatzeko. Horretarako, irakasleak ikasleari lagundu behar dio autonomia sustatuz, norberaren ezagutzari buruzko hausnarketak eginez eta testu desberdinen arteko informazioa alderatuz. Egokia izango litzateke indibidualki eta lan taldetan lan egitea.
Irati
Irakurtzen eta idazten ikasteko, umeek hizkuntza idatziarekin kontaktuan egotea guztiz beharrezkoa da. Modu honetan, ikasleak sinboloak interpretatzen eta sortzen ez ezik ingurunearen arabera erabiltzen ikasiko du. Umeari ozen irakurtzea, bere produkzioak gauzatzen direnean laguntzaile izatea, bere puntu indartsuak nabarmentzea, bere inguruneko material eta gaiak erabiltzea, hizkuntza idatziari buruz hitz egitea eta batez ere umeak behar duen denbora ematea prozesu honetan aurrera egiten laguntzeko estrategia egokiak dira.
Urko
Irakurketaren eta idazketaren ikaskuntza denbora behar duen prozesu konplexua da, eta biak gertu eta esperientzia ugari eskaintzen dituen giroa beharko lukete. Umeei ozenki irakurtzea eta elkarrekiko diktaketak garrantzi handiko jarduerak dira, bere eguneroko bizitzan eta inguruan ezagutzen dituzten gaiak eta materialak landuz, euren ezagutza eta esperientzien inguruan landu ditzaketen. Euren arrakasten balorazioak zehaztea ikaskuntza prozesuan laguntzen du.

Arantza
Esan dezakegu idaztea eta irakurtzea ikaste-prozesu sozialak, praktikoak eta konplexuak direla. Prozesu honetan dauden umeak, helduen laguntzaz eta joku sinbolikoaren bitartez, gaitasun hauen balioaz jabetu daitezke. Idazte eta irakurtzearen arteko harremanak ulertzeko, umeak hainbat estrategia argitu behar ditu eta hipotesiak egin. Egiaztatze eta hausnarketaren bitartez lortuko du, kodea, textu mota, diskurtsoa, fonetika identifikatu eta ezagutuz aparte.

  1. Zati bakoitzari titulua eman, hitz gakoak eta ideia nagusiak:

1. testua:
-Izenburua: Irakurri eta idatzi.
-Hitz teknikoak: Komunikazio jarduerak, sozializazio praktikak, potentziala
-Idei nagusia: Egoera komunikatibo egokiak sortu, umeak hauetan parte hartzeko.

2.testua:
-Izenburua: Testu idatziak
-Hitz teknikoak: eramaile, irakaskuntza betea, hipotesia, aurrerapena, ohar grafikoa
-Ideia nagusiak: Irakurtzeko eta idazteko jakintzak pertsonen  ikaskuntza betea da.

3.testua:
-Izenburua: Irakurketa ozena
-Hitz teknikoak: marrazkiak, neolectores, galderak, lotura afektiboak ,esperientzia positiboak
-Ideia nagusiak: irakurketa ozenaren bitartez ikasleak beharrezko gaitasunak eta ulermena garatzea.

4.testua:
Izenburua: Diktaketa
-Hitz teknikoak: Gaitasun alfabetikoak, iragarkia, ipuina
-Ideia nagusiak: Irakasleak eta ikasleak batera idaztea ikaslearen ikasketa prozesurako oso onuragarria da.

5.testua:
Izenburua: Idatzizko hizkuntza eta ahozko hizkuntza
Hitz gakoak: ahozko hizkuntza, idatzizko hizkuntza, kodea, seinuak
Ideia nagusiak:
  • Ez da beharrezkoa ahozko hizkuntza guztiz menperatzea idatzizko hizkuntza lantzen hasteko.
  • Ahozko eta idatzizko hizkuntzen arteko erlazioa hasieratik landu behar da.
  • Ikasleak hitz egiteko eta idazteko erabiltzen dugun hizkuntza berdina ez dela ulertu behar du.
6.testua:
Izenburua: Autonomia eta esperimentazioa
Hitz gakoak: testuingurua, autonomia, eraikuntza, akatsa,
Ideia nagusiak:
  • Ikasleak esperimentatzera bultzatu behar dira, autonomia garatzeko.
  • Akatsak ikasketa iturri bezala ikusi behar dira.

7.testua:
-Izenburua:  Denbora irakurmena eta idazmenaren ikaskuntzarako.
-Hitz gakoak: denbora, ikaskuntza.
-Ideia nagusiak:
  • Ikaskuntza konplexuek denbora behar dute, prozesuan erlazionatuta dauden elementuekin garatzeko.
  • Prozesu hori ez da inoiz bukatzen, eskola eta bizitza osoan jarraitzen du.
  • Ikasleek beraiek lantzeko denbora behar dute.
8.testua:
-Izenburua:  Zehaztutako balorazioak.
-Hitz gakoak: balorazioa, doitua, ikaskuntza, kontzientzia, autokontzeptua.
-Ideia nagusiak:
  • Arrakastak zehazki baloratu, bere ikaskuntzaren kontzientzia eta autokontzeptua lortzeko.
  • Balorazio orokorrak, zehaztugabekoak, gutxi lagundu ikaskuntzan.
  • Ondo egindakoa aitortu ikaskuntzaren kontzientzia eta autokontzeptua lortzeko.
  • Egindako lanaren aitormena segurtasun afektiboa sortu, ikaskuntza prozesurako ezinbestekoa.

9.testua:
Izenburua: Idazte eta irakurtze egoera errealak
Hitz gakoak: tipografia, alfabetatua, gizartea, erreala, fantasia.
Ideia nagusiak:
  • Inguruan dauden materialen erabilpena.
  • Idazketa eta irakurmenaren hiru erabilpen ohikoenak:
  1. Eguneroko kontu, arazo, gaiak ahalbideratzeko.
  2. Informazioa eta goi mailako pentsamendu moduak eskuratzeko.
  3. Estimatzeko balore estetiko eta literarioa.

10.testua:
Izenburua: Komunikazioa errazteko tresnak, egoerak, metodoak eta materialak.
Hitz gakoak: interakzioa, asanblea, informala, espontaneoa.
Ideia nagusiak:
  • Umeen ezagupenak adierazi eta konpartitu ahal izateko lagundu.
  • talde lana edota berdinen arteko interakzioak.
  • Irakurmena eta idazmenari buruz hitzegin, hauen balioa azpimarratuz.

Testuaren laburpena:

Testua irakurketa eta idazketaren ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren inguruan ikertzen du. Izan ere, irakurmena eta idazmena txiki-txikitatik garatu behar den prozesu bat da eta eskolako irakasleen bitartez eta haien gurasoen bitartez ikasiko dute.

Egoera komunikatibo egokiak sortzearen garrantzia, umeak hauetan parte hartzeko aipatzen du, ikasleentzat zentzua duten esperientziak eskaintzean ikaskuntza konplexu honetan hausnartzea errazten dugulako.

Irakasleen eta gurasoen helburua ikasleen motibazioa lortzea  da. Horretarako, klasean ariketa praktiko desberdinak egin behar dituzte. Esate baterako, irakurketa ozenak eta elkarrekiko diktaketak garrantzi handiko jarduerak dira.  Irakurketa ozenaren bitartez, ikasleak beharrezko gaitasunak eta ulermena garatzen laguntzen du, eta irakasleak eta ikasleak batera idaztea, ikaslearen ikasketa prozesurako oso onuragarria da, baita bikoteka edo taldeka elkar lantzea. Diktaketei dagokionez, haien bidez irakasleak ikusiko du ikasle bakoitzaren aurrerapena kurtsoan zehar.

Jarduera hauetan, bere eguneroko bizitzan eta inguruan ezagutzen dituzten gaiak lantzen dituzte. Euren ezagutza eta esperientzien inguruan landu ditzakete. Ikasleek eurek lantzeko denbora behar dute eta hauei esperimentatzera bultzatu behar zaie, autonomia garatzeko.

Bestetik,  ahozko eta idatzizko hizkuntzen arteko erlazioa hasieratik landu behar da. Aipatu beharra dago, ez dela beharrezkoa ahozko hizkuntza guztiz menperatzea idatzizko hizkuntza lantzen hasteko. Izan ere, ikasleak hitz egiteko eta idazteko erabiltzen dugun hizkuntza berdina ez dela ulertu behar du. Ikaskuntza konplexu hauek denbora behar dute, prozesuan erlazionatuta dauden elementuekin batera garatzeko, eskolan amaitzen ez den prozesu horretan, baizik eta bizitza osoan jarraitzen duena.


Azkenik, ikasleak konturatu behar dira akatsak egiten ikasten dela. Akatsak ikasketa iturri bezala ikusi behar dira. Euren lanetan dituzten arrakastak zehaztu eta justifikatu behar dira baloratzean, bere ikaskuntzaren kontzientzia sortzeko eta euren autokontzeptua lortzeko. Balorazio orokorrak, zehaztugabekoak, gutxi laguntzen dute ikaskuntzan, nahiz eta animoak eman. Ondo egindako lana bereiztu eta ezagutzea segurtasun afektiboko klima sortzen du, ikaskuntza prozesuan inplikatzeko ezinbestekoa dena.