2014(e)ko irailaren 18(a), osteguna

Kontzeptuen berrikusketa

  1. Ikasteredu elebidunak
Ikasteredu elebidunen helburua pertsona elebidunak lortzea da. Horretarako, irakaskuntza-ikaskuntza egoeretan bi hizkuntzak lantzen dira, bi hizkuntzetan modu orekatuan oinarrizko gaitasunak eskuratzeko. EAEn, B eta D eredu elebidunak kontsideratzen dira.
  1. Ereduen ebaluaketa: kuantitatiboa eta besterik?
Ereduak ebaluatzeko bi ebaluaketa mota daude: kuantitatiboa eta kualitatiboa.
Kuantitatiboa betidanik erabili dena da eta ereduen emaitzak hartzen ditu kontuan. Adibidez, azterketa baten zenbakizko emaitza ebaluaketa kuantitatiboa da.
Kualitatiboak neurtzen zailagoak diren ezaugarriak aztertzen ditu: eskolaren kalitate maila, irakasleen prestakuntza… hartzen ditu kontuan.
Froga kuantitatiboekin ikusi egin da eskola elebakarren errendimendua eta eskola elebidunen errendimendua antzekoa dela. Gainera, ikasle elebidunek hirugarren hizkuntza bat ikasteko erraztasuna dute.
  1. Murgiltze programa/eredua
Murgiltze programa gertatzen da egoera elebidun batean hizkuntza indartsu batetik bigarren hizkuntza gutxitu batera pasatzen denean, baina hizkuntza indartsuari kalte egin gabe. Adibidea: Bilboko erdaldun bat D ereduan eskolatzea.
  1. Hizkuntzen irakaskuntza bateratua
Eskoletan, tradizionalki, hizkuntzak modu indibidualean, isolatuak, landu egin dira. Irakaskuntza bateratuak elkarren arteko loturak ezartzea proposatzen du; adibidez, testu-genero bat lantzean bi edo hiru hizkuntza desberdinetan batera lantzea. Cummins eta Vygoski-k ikuspuntu hau bultzatu zuten. Cummins-ek interdependentziaren printzipioa proposatu zuen honekin erlazionatuta. Vygoski-k esaten zuen hizkuntza bat ikastea ez dela prozesu indibiduala baizik eta soziala, eta eskolak harreman hau bultzatu behar duela.
  1. Sakoneko gaitasuna (CUP) Hizkuntzen arteko interdependentzia
Cummins-ek CUP (Common Underlying Proficency) eredua eta horrekin erlazionatutako hizkuntzen arteko interdependentzia printzipioa plazaratu zituen.
Sakoneko gaitasunak (CUP) esaten du gure burmuinean hizkuntzak ez daudela banatuta, batak besteari eragiten bait diote, hizkuntza maila batetik aurrera. Eredu hau SUP-ren (Separate Underlying Proficency) kontrakoa da, azken honek hizkuntzarako gaitasunak modu isolatuan garatzen direla esaten bait dut.
Cummins-ek uste du hizkuntzen arteko elkarreragina badagoela, hau da, interdependentzia bat gertatzen dela.
  1. Disziplinarizazioa
Disziplinarizazioa irakasten diren edukiak sortzeko prozesua da. Bi pausu ditu: edukien ikerketa eta edukien txertatzea.
Edukien ikerketan, ikerlariek ikerketak egiten dituzte objetu jakin baten inguruan (zelulak, ergatiboa…); edukien txertatzetan, aurkitutakoa curriculumean txertatzen da, ikasleen adinera moldatuta. Irakasleak edukiak lantzeko metodologia moldatu beharko du.
  1. Atalasearen hipotesia
Atalasearen hipotesia Cummins-ek proposatutako hipotesi bat da. Bigarren hizkuntza bat ikastearen eragin kognitiboak lehenengo hizkuntzaren mailaren araberakoak direla esaten du.
Lehenengo hizkuntza maila bat baino baxuagoa bada, bigarren hizkuntza bat ikasten hasteak eragin negatiboak izango ditu. Maila apur bat altuago batean, ez dago eragin kognitiborik. Lehenengo hizkuntzako maila altua bada, aldiz, bigarren hizkuntza bat ikasteak eragin kognitibo positiboak izango ditu.
Honek azaldu dezake ume elebidunek (orokorrean) emaitza akademiko altuagoak lortzea.
  1. Elebitasun gehitzailea
H1-i H2 gehitzen zaion egoera bat da, hau da, bigarren hizkuntza bat ikasten da lehenengoa kaltetuta gertatu gabe. Hau gertatzeko, lehenengo hizkuntza inguru horretako hizkuntza nagusia izan behar da (adibidez: H1=erdera, H2=euskera).
  1. Vygoskiren ekarpenak
Lehen esaten zen hizkuntza bat modu indibidualean ikasi behar zela. Vygoskiren ustez, ikasketa hau modu kolektiboan egin behar da. Ez da bakarrik gramatika ikasi behar; gizartean hizkuntza hori erabiltzen ikastea beharrezkoa da. “Gizartea eta pertsonaren arteko harremana hizkuntza da”, Vygoskiren ustez.
  1. Testu-generoa. Sekuentzia didaktikoa
Hizkuntza ikateko testu-generoak garrantzitsuak dira. Ikasleek egoera komunikatibo desberdinetan erabili behar dituzten testu-generoak ikasi behar dituzte. Kontutan hartu behar da testu-generoak koherenteak eta malguak izan behar direla.
Sekuentzia didaktikoaren helburua egoera komunikatiboa formalak eta informalak bereiztea da, testu-generoen erabileraz jabetzea. Sekuentzia didaktikoaren egitura egoki bat hau izan daitekea: aurrezagutzetan oinarrituta ikasleek genero jakineko testu bat sortzea, irakasleak zailtasunak eta trebetasunak detektatzea, hobetzeko jarduerak egitea, ikasitako aplikatuz beste testu bat sortzea eta emaitzak ebaluatzea eta autoebaluatzea.
Testu-generoa hizkuntzen irakasketa-ikasketako unitate bezala proposatzen duten egileen artean Bronckart, Schneuwly eta Dolzen daude.
  1. Zer da 5 eta 8 urte bitartean ikasten dena?
Bi ume talde aztertu zituzten. Biak D ereduan eskolaratuta zeuden. Lehenengo taldearentzak, H1 euskara zen; bigarren taldearentzat, gaztelera zen H1.
Ikerketan, ikasleek (5 eta 8 urterekin) irakasleak kontatutako ipuin bat berriro kontatu behar zuten, euskaraz eta gazteleraz. 5 urterekin, ume guztiak ipuina euskaraz kontatzeko gai ziren. Bigarren taldekoek gazteleraz (haien H1) kontatzeko gai ziren, baina lehenengo taldekoentzako ezinezkoa zen. 8 urterekin, ume guztiek bai euskeraz bai gaztelaniaz ipuina kontatzeko gai ziren. Gainera, hobekuntza nabarmena ikusten zen ipuina kontatzerakoan erabiltzen zituzten zehaztasunetan. Hobekuntzak daude mekanismo formaletan: espazio eta denbora markatzailea zehatzak, aditz maila garatuagoa, balorazio eta iruzkinak, protagonistaren pentsamenduen adierazpena…
Erlazionatutako kontzeptuak: CUP, interdependentzia, transferentzia, atalasearen hipotesia.

  1. Hizkuntzen irakaskuntza integraturako (bateraturako) zenbait oinarri
    1. Ikuspegi koordinatuan eta koherentean egitea aldarrikatzen du. Adb.: hizkuntza desberdinetako irakasleen arteko elkarlana, gauza bera askotan ez azaltzeko.
    2. Ikasleengan eleaniztasunaren garapena ziurtatzen da. Ikasle bakoitza bere erritmoan garatuko da.
    3. Hizkuntza bakoitzean gizarte beharrizan jakin batzuei aurre egiteko adina gaitasunak lortzea.
    4. Ikasleengan eleaniztasuna finkatzeko helburua hizkuntzaren erabileran oinarritu behar da.
    5. Argi identifikatu hizkuntzaren zein gaitasun diren bateragarriak eta zein diren hizkuntza bakoitzean beren bereri ikasi beharrekoak.
    6. Ezin bestekoa da ikasleen hizkuntza trebetasunak eta zailtasunak zein diren ahalik eta zehatzen aztertzea.