Testu osoa laburtu 5-6 lerrotan
Testu honen bidez adierazi nahi digute, nola umeak ahozko komunikazio eta ez ahozko komunikazio gaitasunak lortzeko beharrezkoa dela egoera komunikatibo positiboak izatea haien ingurunean. Umeak hizkuntzaren jakintza maila altua izateko, klasean ariketa praktiko desberdinak egin behar dituzte eta motibazioa lortu. Hau lortzeko, eguneroko testuak ala informazio berria haiei eskuratzea oso garrantzitsua da.
Testu honetan aztertzen du ikasle batek lau eta zazpi urte bitartean garatu behar duen prozesua idatzizko hizkuntza garatzeko. Horretarako, irakasleak ikasleari lagundu behar dio autonomia sustatuz, norberaren ezagutzari buruzko hausnarketak eginez eta testu desberdinen arteko informazioa alderatuz. Egokia izango litzateke indibidualki eta lan taldetan lan egitea.
Irakurtzen eta idazten ikasteko, umeek hizkuntza idatziarekin kontaktuan egotea guztiz beharrezkoa da. Modu honetan, ikasleak sinboloak interpretatzen eta sortzen ez ezik ingurunearen arabera erabiltzen ikasiko du. Umeari ozen irakurtzea, bere produkzioak gauzatzen direnean laguntzaile izatea, bere puntu indartsuak nabarmentzea, bere inguruneko material eta gaiak erabiltzea, hizkuntza idatziari buruz hitz egitea eta batez ere umeak behar duen denbora ematea prozesu honetan aurrera egiten laguntzeko estrategia egokiak dira.
Irakurketaren eta idazketaren ikaskuntza denbora behar duen prozesu konplexua da, eta biak gertu eta esperientzia ugari eskaintzen dituen giroa beharko lukete. Umeei ozenki irakurtzea eta elkarrekiko diktaketak garrantzi handiko jarduerak dira, bere eguneroko bizitzan eta inguruan ezagutzen dituzten gaiak eta materialak landuz, euren ezagutza eta esperientzien inguruan landu ditzaketen. Euren arrakasten balorazioak zehaztea ikaskuntza prozesuan laguntzen du.
Esan dezakegu idaztea eta irakurtzea ikaste-prozesu sozialak, praktikoak eta konplexuak direla. Prozesu honetan dauden umeak, helduen laguntzaz eta joku sinbolikoaren bitartez, gaitasun hauen balioaz jabetu daitezke. Idazte eta irakurtzearen arteko harremanak ulertzeko, umeak hainbat estrategia argitu behar ditu eta hipotesiak egin. Egiaztatze eta hausnarketaren bitartez lortuko du, kodea, textu mota, diskurtsoa, fonetika identifikatu eta ezagutuz aparte.
Zati bakoitzari titulua eman, hitz gakoak eta ideia nagusiak:
1. testua:
-Izenburua: Irakurri eta idatzi.
-Hitz teknikoak: Komunikazio jarduerak, sozializazio praktikak, potentziala
-Idei nagusia: Egoera komunikatibo egokiak sortu, umeak hauetan parte hartzeko.
2.testua:
-Izenburua: Testu idatziak
-Hitz teknikoak: eramaile, irakaskuntza betea, hipotesia, aurrerapena, ohar grafikoa
-Ideia nagusiak: Irakurtzeko eta idazteko jakintzak pertsonen ikaskuntza betea da.
3.testua:
-Izenburua: Irakurketa ozena
-Hitz teknikoak: marrazkiak, neolectores, galderak, lotura afektiboak ,esperientzia positiboak
-Ideia nagusiak: irakurketa ozenaren bitartez ikasleak beharrezko gaitasunak eta ulermena garatzea.
4.testua:
Izenburua: Diktaketa
-Hitz teknikoak: Gaitasun alfabetikoak, iragarkia, ipuina
-Ideia nagusiak: Irakasleak eta ikasleak batera idaztea ikaslearen ikasketa prozesurako oso onuragarria da.
5.testua:
Izenburua: Idatzizko hizkuntza eta ahozko hizkuntza
Hitz gakoak: ahozko hizkuntza, idatzizko hizkuntza, kodea, seinuak
Ideia nagusiak:
Ez da beharrezkoa ahozko hizkuntza guztiz menperatzea idatzizko hizkuntza lantzen hasteko.
Ahozko eta idatzizko hizkuntzen arteko erlazioa hasieratik landu behar da.
Ikasleak hitz egiteko eta idazteko erabiltzen dugun hizkuntza berdina ez dela ulertu behar du.
6.testua:
Izenburua: Autonomia eta esperimentazioa
Hitz gakoak: testuingurua, autonomia, eraikuntza, akatsa,
Ideia nagusiak:
Ikasleak esperimentatzera bultzatu behar dira, autonomia garatzeko.
Akatsak ikasketa iturri bezala ikusi behar dira.
7.testua:
-Izenburua: Denbora irakurmena eta idazmenaren ikaskuntzarako.
-Hitz gakoak: denbora, ikaskuntza.
-Ideia nagusiak:
Ikaskuntza konplexuek denbora behar dute, prozesuan erlazionatuta dauden elementuekin garatzeko.
Prozesu hori ez da inoiz bukatzen, eskola eta bizitza osoan jarraitzen du.
Ikasleek beraiek lantzeko denbora behar dute.
8.testua:
-Izenburua: Zehaztutako balorazioak.
-Hitz gakoak: balorazioa, doitua, ikaskuntza, kontzientzia, autokontzeptua.
-Ideia nagusiak:
Arrakastak zehazki baloratu, bere ikaskuntzaren kontzientzia eta autokontzeptua lortzeko.
Balorazio orokorrak, zehaztugabekoak, gutxi lagundu ikaskuntzan.
Ondo egindakoa aitortu ikaskuntzaren kontzientzia eta autokontzeptua lortzeko.
Egindako lanaren aitormena segurtasun afektiboa sortu, ikaskuntza prozesurako ezinbestekoa.
9.testua:
Izenburua: Idazte eta irakurtze egoera errealak
Hitz gakoak: tipografia, alfabetatua, gizartea, erreala, fantasia.
Ideia nagusiak:
Eguneroko kontu, arazo, gaiak ahalbideratzeko.
Informazioa eta goi mailako pentsamendu moduak eskuratzeko.
Estimatzeko balore estetiko eta literarioa.
10.testua:
Izenburua: Komunikazioa errazteko tresnak, egoerak, metodoak eta materialak.
Hitz gakoak: interakzioa, asanblea, informala, espontaneoa.
Ideia nagusiak:
Umeen ezagupenak adierazi eta konpartitu ahal izateko lagundu.
talde lana edota berdinen arteko interakzioak.
Irakurmena eta idazmenari buruz hitzegin, hauen balioa azpimarratuz.
Testuaren laburpena:
Testua irakurketa eta idazketaren ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren inguruan ikertzen du. Izan ere, irakurmena eta idazmena txiki-txikitatik garatu behar den prozesu bat da eta eskolako irakasleen bitartez eta haien gurasoen bitartez ikasiko dute.
Egoera komunikatibo egokiak sortzearen garrantzia, umeak hauetan parte hartzeko aipatzen du, ikasleentzat zentzua duten esperientziak eskaintzean ikaskuntza konplexu honetan hausnartzea errazten dugulako.
Irakasleen eta gurasoen helburua ikasleen motibazioa lortzea da. Horretarako, klasean ariketa praktiko desberdinak egin behar dituzte. Esate baterako, irakurketa ozenak eta elkarrekiko diktaketak garrantzi handiko jarduerak dira. Irakurketa ozenaren bitartez, ikasleak beharrezko gaitasunak eta ulermena garatzen laguntzen du, eta irakasleak eta ikasleak batera idaztea, ikaslearen ikasketa prozesurako oso onuragarria da, baita bikoteka edo taldeka elkar lantzea. Diktaketei dagokionez, haien bidez irakasleak ikusiko du ikasle bakoitzaren aurrerapena kurtsoan zehar.
Jarduera hauetan, bere eguneroko bizitzan eta inguruan ezagutzen dituzten gaiak lantzen dituzte. Euren ezagutza eta esperientzien inguruan landu ditzakete. Ikasleek eurek lantzeko denbora behar dute eta hauei esperimentatzera bultzatu behar zaie, autonomia garatzeko.
Bestetik, ahozko eta idatzizko hizkuntzen arteko erlazioa hasieratik landu behar da. Aipatu beharra dago, ez dela beharrezkoa ahozko hizkuntza guztiz menperatzea idatzizko hizkuntza lantzen hasteko. Izan ere, ikasleak hitz egiteko eta idazteko erabiltzen dugun hizkuntza berdina ez dela ulertu behar du. Ikaskuntza konplexu hauek denbora behar dute, prozesuan erlazionatuta dauden elementuekin batera garatzeko, eskolan amaitzen ez den prozesu horretan, baizik eta bizitza osoan jarraitzen duena.
Azkenik, ikasleak konturatu behar dira akatsak egiten ikasten dela. Akatsak ikasketa iturri bezala ikusi behar dira. Euren lanetan dituzten arrakastak zehaztu eta justifikatu behar dira baloratzean, bere ikaskuntzaren kontzientzia sortzeko eta euren autokontzeptua lortzeko. Balorazio orokorrak, zehaztugabekoak, gutxi laguntzen dute ikaskuntzan, nahiz eta animoak eman. Ondo egindako lana bereiztu eta ezagutzea segurtasun afektiboko klima sortzen du, ikaskuntza prozesuan inplikatzeko ezinbestekoa dena.