2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna

Ahozko hizkuntza lantzen. Haur hezkuntzatik hasi eta unibertsitateraino.

Matilde Sanz, Arantza Ozaeta eta Eneritz Garroren testuaren (2009) laburpena. 

Testuan ahozko hizkuntza lantzeko agertzen diren formatuak.


1.-Ahozko hizkuntza gelako elkarrekintzetan:

Testu honetan formatu hau hurrengo paragrafoetan lantzen da:

Testuaren lehenengo atalean ahozko hizkuntzaren kalitatea eta erabilera erreferentzia egiten dion alderdiari esango genuke “Ahozko hizkuntza gelako elkarrizketan” dagokion puntua errepresentatzen duela; eta ahozko hizkuntza batzuetan ikaskuntzaren bitartekaria dela alderdian esan nahi du, hiritar autonomoak, parte hartzaileak, erabakitzeko gaitasuna dutenak, jasotzen dituzten mezu intelektualak eta afektiboak bihurtu behar direla.
Testuaren hirugarren atal osoa formatu honen inguruan aritzen da:
Ikasleak jakintzaren kudeatzaile eta ikaslea prozesuko protagonista bihurtzen badugu aukera gehiago izango dituzte parte hartze luzeagoak eta konplexuagoak egiteko, eta nolabait, erosoago sentitzeko hitzaldi zein debate batean aritzean,  hitz egitera ohituz.

Hau sustatzeko estrategiari dagokionez, elkarrizketa irekitzea jakintza bera garatzeko dugu helburu, curriculumaren trataera aberatsagoa, sorkuntza eta aurkikuntza bilatuz, ikasleei zer ikasi duten galdetzea baino. Betiere ikasleen interesetik abiatuta kontatzera edo hitz egitera gonbidatuz.

Estrategia honen bitartez ikasleek  erantzun laburrak eta zehatzak eman beharrean, azalpen laburrak ekoiztea lortu nahi da.

Ahozkotasuna hobetzeko estrategiarik eraginkorrenak lortu ez badira ere, irakasle batzuk  aditze aktiboa, interakziorako diskurtsoa, ikasleen hezkuntzari lotutako galdera motak, etab., motako estrategiak erabiliz erantzun luzeagoak eta konplexuagoak jasotzen dituzte; estrategia hauen funtzionamendua metodologia tradizionalak ulertzen ez duen arren, elkarrekintza metodologiaren erdigunera ekarriz, gelaren antolaketa eta taldekatze modua aldatuz, eta ikasle-irakasleak maila berean jarriz, gelan komunikazioa sortzea, esanahiak elakarrekin sortzea dakarrelako.

Testuaren hirugarren puntu honek 1. Formatuaren, ahozko hizkuntza gelako elkarrekintzetan, inguruan aritzen da.

2- Ahozko hizkuntza objektu gisa:

Testu honetan formatu hau hurrengo paragrafoetan lantzen da:

Lehenengo atalean ahozko hizkuntzaren erabilerak curriculum osoa zeharkatzen du puntuak ahozko hizkuntza garatu nahi badugu hizkuntzaren tranbertsalitatea ulertu behar dugula esan nahi duenez hizkuntzaren erabilerari dagokion puntuari erreferentzia egiten dio.

Bigarren atal osoan formatu hau lantzen da:
Eskolan testu generoak lantzen dira, esate baterako,errezetak, ipuinak, iritzi zutabea, gutuna, eta abar. Bestetik ahozko testu-moldeak aipatzen dira. Aipagarrienak jendeaurreko azalpenak,debateak, kontaketak,antzerkiak, iragarkiak,elkarrizketak…dira.
Azkenik,eskoletan bertsolaritza edota antzerki tailerrak antolatzen dira hizkuntza orduetan, ahozko hizkuntza lantzeko.

3.-Ahozko hizkuntza irakasgai guztietan, esanahiak negoziatzeko eta ezagutzak eraikitzeko.

Formatu hau testuko laugarren atalean soilik lantzen da, atal osoan zehar :

Hizkuntzak ezagutzak bideratzen ditu, hizkuntzarik gabe komunikazio eta ulermena askoz zailagoa delako. Murgiltze ereduan ikasten duten ikasleen kasuan, egin beharreko lana bikoitza da: ezagutzak barnertzea eta hizkuntza ikastea. Hizkuntza ikastearen barnean testu-genero desberdinen azterketa sartzen da. Testu-genero bakoitzak testuinguru eta erabilera jakin batzuk ditu; erabilera honetako bat ezagutza berriak barnertatzeko eskolan egiten dena da. Kasu batzuetan, hizkuntza ez bada ondo menperatzen, gerta daiteke zailena edukiak ulertzea baizik hizkuntzaren bidezko azalpena izatea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina