Anna Camps-ren testuaren (2002) laburpena.
Testuan ahozko hizkuntza lantzeko agertzen diren formatuak
1.-Ahozko hizkuntza gelako elkarrekintzetan:
Ahozko hizkuntza gelako elkarrekintzen bitartez
lantzeko formatua hainbat kasuetan agertzen da testuan zehar, besteak
beste, ahozko aurkezpenak egitea eta besteenak entzutea aipatzean;
irakasle eta ikasle, edo ikasleen arteko elkarrizketak gomendatzean;
testuen irakurketa, ulermena eta entzumena lantzean; ahozko hausnarketak
eta intrusioak eginez; eta klaseko arauak, emozioak eta hitz egiteko
txandak errespetatzea planteatzean.
2- Ahozko hizkuntza objektu gisa:
Azalpenak egiteko eta ulertzeko, eta informazioa jasotzeko ahozko
hizkuntza objektu gisa erabiltzen da. Baita aipatzen dituen poesia,
abestiak, antzerkia, narrazioak, telebistaren informazioa eta ipuinak sortu,
interpretatu eta ulertzeko formatu hau ere erabiltzen du, lan kooperatiboa,
gramatika eta bere errekurtsoak, eremu formalean eta informalean,
informazioaren gizartea era kritikoa batean ulertuz.
3.-Ahozko hizkuntza irakasgai guztietan, esanahiak negoziatzeko eta
ezagutzak eraikitzeko.
Hirugarren formatua, ahozko hizkuntza irakasgai guztietan, esanahiak
negoziatzeko erabiltzen duena, zenbait kasuetan gai baten inguruan
eztabaidatzeko, apunteak egiteko edo esanahiak argitzeko lagungarri izaten
dena.
Hizkuntza idatziaren eta ahozko hizkuntzaren
baturaren inguruko eztabaida aztertzen du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina